XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ortografia


Programa-mota: ariketak
Irakasmaila(k): LMH-2-3, DBH-1
Jakintzagaia(k): Euskara, Hizkuntza
Urtea: 1992


Windows beharrezkoa: ez
Beharrezko RAM memoria: 512K
Gutxienezko prozesadorea: 8088-86
Txartel grafikoak: CGA, EGA, VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 1 DD
Disko gogorra behar da: ez
Instalazioa du disko gogorrerako: bai


Edukinaren egilea: Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika Taldea
Trataera informatikoa: Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika Taldea
Produktorea: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Banatzailea: GIE, Zabaltzen
Salmenta-prezioa: 2000 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Programa honen helburua euskarazko ortografia lantzea da, euskarak azaltzen dituen arazo guztietan.

Gure nahia ez da ortografiaren kasu bakoitzeko araudiak aurkeztea, baizik eta, ariketa eta jokoen bitartez, ikasleak trebetasuna lortzea.

Edukina azaltzerakoan, 3 atal nagusi bereiztu ditugu, guztietan hitzen lanketa egingo delarik.

1) H-a landu.

H duten hitzak: ariketa honetan eskaintzen diren hitz guztiek H dute, ikasleak Hren posizioa erabaki behar du.

H duten eta ez duten hitzak: ikasleak, agertzen den hitzak H duen ala ez erabaki behar du; eta, baiezkoetan, bere posizioa ere markatu behar du.

H esanahiaren arabera: ikasleak, azaltzen den hitza eta bere esanahaia kontuan harturik, H duen ala ez erabaki behar du eta duenean noski, bere posizioa.

Hiru lantze-modu hauen osagarritzat honako laguntzok eskaintzen zaizkio irakasleari: 1. eta 2. motetako ariketetan azaltzen diren hitzak aldatu edo gehitzeko aukera, 3. motako ariketetan azaltzen diren hitz eta esanahiak aldatu edo gehitzeko aukera.

2) S-X-Z bereiztu: pantailan azaltzen den hitzaren hutsuneak, s, x edo z letraz osatu behar dira.

3) TS-TX-TZ bereiztu: pantailan azaltzen den hitzaren hutsuneak, emandako esanahiaren arabera, ts, tx edo tz letraz osatu behar dira.

Bai S-X-Z eta bai TS-TX-TZ kasuan ere, bi lantze-modu horien osagarritzat, irakasleari, azaltzen diren hitz eta esanahiak aldatu edo gehitzeko aukera eskaintzen zaio.

Ortografia


Programa-mota: ariketak
Irakasmaila(k): DBH
Jakintzagaia(k): Hizkuntza, Euskara
Urtea: 1993


Windows beharrezkoa: ez
Beharrezko RAM memoria: 640K
Gutxienezko prozesadorea: 8088-86
Txartel grafikoak: VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 1 DD
Disko gogorra behar da: ez
Instalazioa du disko gogorrerako: ez


Edukinaren egilea: J. Rey
Trataera informatikoa: J. Rey
Produktorea: Algorta informatika
Banatzailea: Algorta informatika
Salmenta-prezioa: 6000 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Programa irekia, testu batean, hautaturiko ortografi arau baten arabera, letra egokiak desagertzen direlarik.

Testuak, edozein prozesatzailetan idatziz eta ASCII kodean grabatuz prestatu ahal dira, eragiketa berezirik egin gabe.

Programa berak ere, testuak inprimagailuan ateratzearen aukera ere eskaintzen du, gelan lan egiteko ordenadoretik kanpo.